Seguruenik, bakoitzak bere barne-hausnarketak eta ondorioak aterako zituen, baina argi utzi ziguna da (aurretik ez bagenuen argi…) "ukaezina" den aldaketa bat behar dugula. Hau nola gauzatu, hor dagoela koxka. Gaur egungo goi-botereek (bai politiko eta ekonomikoek) erakutsi digute ezer aldatzeko borondaterik ez dutela; beraz, "guk" gure esparruan egin beharreko bide bat izan beharko dela. Kontsumitzaile bezala dugun botereaz auto-konbentzitu behar gara, benetako kontsumo arduratsu batean oinarrituz, poliki-poliki aldaketa-nahiak errealitate bihurtzeko. Pacok ere nabarmentzen zuen bezala: enpresa mailan zenbait alternatiba (Ondasun Komunaren Ekonomia deritzona) martxan hasiak dira, gure enpresek poliki-poliki beste erabateko ekonomia egiteko helburuarekin, guztion ongizatea ardatz hartuz. Aipatu nahiko nuke gure bailaran, besteak beste, Fagor Industrialekoak hasiak direla irizpide ekonomikoez gain, sozialak eta ingurumenekoak enpresaren balantzeetan azalarazten. Pausotxo hauek ematera konprometi gaitezen!
Aprobetxatu nahi dut tarte hau hitzaldiaren diru-kontuak argitzeko: ez geneukanez fondorik jardunaldi hau antolatzeko, erabaki genuen bertaratutakoen borondatearekin aurre egitea gastuei (aurreko urtean Arcadiren hitzaldian egin zen bezala). Hona hemen gastuak; 793 euro. Kutxetan jaso genuena, berriz, 377 euro izan ziren. Beraz, antolatzaileok egingo diogu aurre diferentziari.
Bertaratzeko aukerarik ez zenutenok izan, laster saioaren grabazioa zintzilikatuko dugu www.harremandenda.org helbidean.
----------
Gorka Martinez
(Harreman Denda Bidezko Merkataritzako koordinatzailea)
Arrasate