Bitartekaritzaren aukera

Erabiltzailearen aurpegia Goretti Madina 2014ko api. 3a, 12:00

Oraindik berria dugun arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritza legeak, arazoen konpontze bidean murgilduak bizi garen asko, bitartekari trebakuntzan konprometituarazi gaitu.

Bitartekaritza prozeduran, arazo batetan nahasia dagoen orok, gatazkaren alderdien erabaki aske batez, partekatu dezakete beraien eztabaida,  menpekotasunik gabeko bitartekari inpartzial baten laguntzaz, arazoa duten partaideek beraiek proposatuko duten aukerak aztertu eta beraiek ontzat emango duten akordio betearazlea hautatuz, arazoaren irtenbide gisa. 

Bitartekaritza, arazoen konponbide alternatibo bezala, erakargarria da oso, arlo ezberdinetan: enpresagintzan, familian, bizilagun edo auzo elkartetan, arlo penalean, hezkuntza arloan,  lan esparruan… 

Egungo gizartea geroz eta pluralagoa da. Eta egia bada ere ezberdintasunaren errespetuan hezten ari garela, era berean,  arazoak ukaezinak eta neurri batean naturalak direla esan dezakegu. 

Baina, “gizartearen osasuna” edo elkarbizitza oreka, gatazken kopuruan baino, berauek konpontzeko gaitasunean dihardu. 

Eman dezakedan iritzi apalean, ziur nago gure gizartea elkarbizitzan helduagoa den neurrian,  heziketa medio, bitartekaritzak izango duela garrantzizko  esparrua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak