Holako giro postpandemikuen, ezarrittako hainbat arau estu eta itotzaillien kontra egiñez, gaztien bizitzeko gogue ate joka daukou. Askatasunaren eta erantzukizunaren arteko marra mehie dala ikusi dou orainguen: bizi ala hil? That´s the question.
Odola bor-bor daukien gaztiei lekue egitteko ordue etorri dalakuen nau. Eskerrik asko urte honeittan danetan zutabetxo hau irakurteko patxadie hartu dozuenoi, eta gure hizkuntza zahar eta zoragarri honetan esaten dan letxe: txarto esanak parkatu eta ondo esanak goguen hartu. Gero arte!