Wikipedixaren arabera, Arrasateko alkate izan dien bederatzitik lauk bakarrik arrasatear ospetsu titulue daukie. 2011-15 urtietan alkate izan zan Iñazio Azkarraga-Urizar, adibidez, ez dau famauen zerrendan. Bere inguruan ibilli dienen ahotik jakin izen dot Iñazio ez dala famauzalie; hala eta be, harek eginddako lana nabarmendu gura dot, eta, batez be, ezberdiñekin berba egitteko eta akordixuak lortzeko euken gaittasuna azpimarratu.
Iñaziok eta haren taldiak Arrasaten herrigintza egitteko beste eredu bat badauela erakutsi euskuen. Eskerrik asko, Iñazio!