Sesenco

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2021eko martxoaren 18a

Fan zan urtarrillien, Eduardo Alfaro arkeologuaren eskutik, Soriako Tierras Altasen topautako erromatar sasoiko hillarrixen gaiñeko hitzaldixe egon zan Bergarako Laboratoriumien.

Soria inguruko epigrafiak Lesuridantar, Oandissen, Arancis, Agirsar, Sesenco, Velar-thar eta Udano moduko izenak azaleratu dittu. Honeik aurkikuntzok zalantzan jarten daue euskara berantiarraren teorixia, hau da, Baskoiek, K.a. VI. mendien, Akitania ingurutik euskerie ekarri euen teorixia; Sanchez Albornozeaz 1956an egin zan ezagun, eta harrezkero, jarraitzaille asko izan dittu, EITBk aurkeztu euen Baskoniako historia bat: euskalduntze berantiarra kasu.

Kristautasunan hasierie eta euskerian jatorrixe lotzen dauen grafituen balixue zalantzan jarri die Iruña-Veleian. Metodo zientifikuek, eta ez epaitegi batek, epaittu biharko littuzke Eliseo Gilek eta Lurmenek eginddako lanak. Hoba litzake Sesenco jarrerak alde batera itxi eta Arsgi-tarrago ibilliko bagebitz.