Bixer eta berandu

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2020ko abenduaren 20a

Estudiantetan, Bilbotik Arrasatera etozen autobusak San Frantzisko auzoko geltokittik urteten zien. Bilbon aste dana eginddako askok egubakoitzian hartzen gauen etxerako autobusa. Oindion akorduen dauket, halako egubakoitz baten, geltoki sarreran pegautako papelien irakurrittakue: Autobuses mañana y tarde eta aldemenien beste papel baten euskarara itzulitte, Autobusak bihar eta berandu.

Pandemiako atzeneko hillabete honeittan buruen ate joka euki dot gaztetako pasadizuoi. Agerixen geldittu da oso gatxa dala gaixotasun gogor honi aurre egittie eta sarrittan takarraran hamaika neurri hartu bihar izan dittuauela. Hala eta guztiz be, esan biharra dauket baillarako herrixon erantzune oso desberdiñe izan dala, eta batzuk beste batzuk baiño hobeto moldatu diela.

Geurien, Arrasaten, Udala oso motel ibilli da konponbidiak emuteko orduen eta ez dittu ondo kudeatu bere esku dauzen baliabidiak. Espero deigun, ba, hemetik aurrera, laguntzak bixer eta berandu baiño, goixez eta atsaldez emungo dittuala.