Gure Zirkua

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2020ko urr. 2a, 00:00

Plateruena itxi egingo daue, atzen urtietan ondo ez ebillela eta bihotzbako COVID-19xak hogei urteko ibilbidiei amaierie emun dutsela. Bertsotan egitteko sasoie ez dala argi dau, sektore ezberdiñak gogor jo arren, hau fristixau kulturie erruki barik joten dabil.

Lagun baten gomendixuai jarraittuz, zapatuen, lobie hartu eta andrie eta hirurok Zigarrolan dauen Gure Zirkua ikustera fan gitzen. Gerturatuaz bat, zirkuko karpa txuri-gorrixari eta sarrerako karabana txikixei erreparatu nutzien. Sartzeko protokoluai jarraittuz, ikusle zerrendie konprobau, eskuak garbittu eta dagokixon distantzia errespetatuz aulkixen jarri eta gero, han egon gitzen emanaldixe nox hasiko zain.

Formatu txikiko ikuskizune izan arren, zirku batek euki bihar dauen dana dauko: trapezistak, musikarixak, paillazuek, kontorsionistak, mague, ekilibristak... pertsona nagusi zein gaztiez osatutako familixa txiki bat da. Berezko nortasune eta bakarra dan ikuskizune da, euskaldunek euskaldunei eskaiñitakue, erabat magikue, ikusgarrixe.

Ikusliok zutik eta txaloka agurtu gittuen bertako artistak, eta tartien, bateron batzui malko batek edo bestek ihes egin euskun argixek itxungi zienien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak