Itxialdixan txaloketan gittuen bihargiñek die, barriro be, kotxie hartu eta euren lan baldintzengatik borrokan dabitzenak. Gizartiandako, lehen, ipurdi garbitzaille, eta orain, heroi dien erizain laguntzailliak lan aldarrikapenak alde batera itxi dittue eta, txintik esan barik, jo ta sua biharrien ibilli die lanerako babes egoki barik.
Urak bere onera datozen honetan, txaluak jotziaz gain, gure nagusixak eta gaixuak zainketan dauen honetxein alde zer beste egin geinke?