Ke arteko egunak filmaren protagonistaren antzera, barriro be trill egin dou, ustez, aspaldi atzien itxitako gatazkiaz. Makiñatxo bat buruko min emun euskun zabor dontsuak zatorzulotik urten dau bidien bi hilddako eta hamaika guzur ekarritte. Inguruko herrittarren eta bertan biharrien dauzen osasune jokuen dauenien, administraziño publikuan jokaerie ez da bape gardena izen; berandu eta txarto ibilli da.
Ordue da, Euskal Herrixen ekoizpen eta kontsumo ohitturen gaiñeko hausnarketa sakona egitteko. Eginddako erroriek onartziaz gain, neure ustien, barriro be heldu geikixo oin dala zortzi urte hasittako bidiai, hau da, birziklajian oiñarritutako gizarte ereduaren bidiai.