Kolpien, beste begi batzuaz hasten gare geure inguruai begire: antxiñako txima luziak, arropa estuak eta bota makarrak desagertu, eta haretxen lekuen, burusoilak, alkandorak eta zapatak dauzela akordetan gare. Mutaziñue larrixaue da seme-alaba izatetik, guraso izatera salto egin douela ikusterakuen, eta hori gutxi balitz, arau danak zalantzan jarri eta kontra egittetik, araujartze amorratu izatera pasau gare. (Seme-alabei galdetu).
Ebalten dittuauen argumentuak be mutaziño edo aldaketa horren seiñale die: gaurko gaztiek ez dauiela erantzukizunik hartzen, sufrimendurako gaittasunik ez daukiela, entzuten dauien musikie ez dala musikie, gure sasoian gauzak oso bestelakuek ziela ... Kinttadetarako deialdixe oso pista ona dan arren, atzeneko hillabetietan tanatorixuari einddako bisitten kopurua da, zalantza barik, gaztaruak aspaldi fan danaren pistarik argixena. Hertzainak taldian abestixek esaten euen letxe: Ta ezer ez da berdin. Ala bai?