Programatutako ibilbide honetan, baiñe, batzutan bizi douena pelikula bat ez ete dan galdeketan dutseu geure buruai, izugarri maitte douen pertsona bapatien desagerketan danien kasu. Etorkizunik ez balego letxe bizi biharko geunke bizitza, hemen eta orain gertatzen dana da inportantie. Beste kultura batzutan, egunero jaikitzerakuan eskerrak emuten dutsie Jainkoai edo Jainkuei egun horretan be bizirik dauzelako.
Carpe diem egun bat gehixau gozatzeko gosie da. Saia gaittezen, ba, Horacio poeta erromatarrak esandakue fin-fin beteten: Carpe diem, quam minimum credula postero (Orainaz gozatu, etorkizunaz kezkatu barik).