Gure bailarako saltoki eta lantoki askotan deialdixaren jarraipena iazkue baiño handixaue izango dalakuen nau. Osasuna eta hezkuntzakin zerikusixe daukien erakundietan nabarmenaue izango da gaurko jardune, zaintzailliek erakustie gura daue zein inportantie dan haretxeik egitten dauen biharra.
Nire uste apalien, emakumien iraultzan aurrien gauz, XXI. mende hasieran andrak ez daue gura bigarren mailako hiritar izaterik, gizarte bardinkide baterako marko edo arau aldaketie eskaketan dabitz orain arteko justizia ezari erantzune emuteko.
Generuan ikuspegittik aldendu ezkero eta pertsona erdixen jarritte, zein gizakume ez da, ba, egongo pertsonen arteko berdintasunaren alde? Eta generuai begittu ezkero, zein gizonek ez dutso onena desio bere ama, emazte, alaba edo arrebari?
Iraultza honen aurrien zer egingo dogu gizonok? That's the question.