Dinamarkan karrera bana ikasten euzen bittartien xemeikoik gastau barik Unibertsitateko campusien etxe bat eta umiendako umezaintza zerbitzua eskaiñi eutsien. Ikasketak amaittu aurretik, gaiñera, beste ume bat gehixau ekarri euen mundura.
Hogeita bost urte beranduau, gauzak ez die asko aldatu geurien. Tribuaren etorkizune kimu gaztietan dau, arbola gazte barik ez dau ez basorik ez eta oihanik. 60ko hamarkadan jaixotako arbola zaharrak ordezkatzeko makiña bat arbola landatu edo ekarri biharko dittuau gizartea biziberritzeko.
Eusko Jaurlaritzaren politikie tabernetan otzara txikixetan jarten dien kondoiak zulaketan dittuenaren bardiñe dala esaten dau nire lagun batek txantxetan. Egixe ete?