Isilduak

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2018ko eka. 30a, 00:00

Ekainaren 19an Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturte bukaerako saioa antolatu euen Amaia Antzokixan.

Sekula enaz izen oso kontzertuzalie baiñe gure etxekoren batek zeozer egin dauenien beti saiatu naz bertan egoten. 20 bat abesti euki gittuen entzungai eta danak be bere ikututxuaz: umiak osatutako zortzikotiak, hamasei urteko trikitixa, pandero eta gitarra joliak, pandero jole beteranuak...

Errepertorixuai erreparau ezkero aittatu bihar abesti danak ezberdiñak izan ziela bai erritmuai eta baitta be letriai dagokixonez. Gaiñera Euskal Herriko Trikitixa Elkartiak antolatutako lehiaketian irabazliek be (Leire Etxezarreta, Eider Garro eta Maider Azkarraga-Urizar) sortutako Isilduak kantua jo euien Maixa trikitilarixaz batera.

Han jarritte ninguela konturatu nitzen haxe ikuskizunoi emakumien eskutik jaso geula eta neurri haundi baten geure kulturian zaindari eta gotorleku haretxeik diela. Isilduak abestixak ikusten ez dien eta ixiltzen dittuaun emakumien gaiñeko hausnarketie da, ez deigun ba barriro be ixilpeien itxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak