Injustiziaren kerizpe luzie

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2017ko urr. 28a, 00:00

Gizakixok berba egitten hasi gitzenien noizbait guzurre esateko bittarteko potentie zala konturatu gitzen, eta orduentxetik hona eten barik tranpa egitten dutsegu alkarri.

Preso politikuak, demokrazia, nazionalistak, justizia... moduko berben esangura prostituidu egin dittuau. Nazionalista berba, adibidez, Kataluniakin eta Euskal Herriakin lotzen daue Espainian, eta ez haretxein nazionalismuakin. Preso politikuak Frankismuaren kontra egin dauenak die bakarrik; beste aldien, barriz, terroristak eta preso dauzen politikuak dauz.

Justizia dirudunendako pobriendako baño bardiñaue dala baieztatzie klasiko bat da. Beste klasiko bat Euskal Herrixan dauen legien aplikaziño berezixe da –kontenedorien erreketa edo Guardia Zibillakin tabernako burrukak–. Gamonalen, Vigon (Adriel), Madrillen (Txotxongillolarixak) eta orain Katalunian (Jordiak) ezauketan hasi die justiziaren PPkuen definiziñua.

PPpediako Justiziaren definiziñutik ihes egin gura dauien Altsasuko Oihan, Jokin eta Adurri besarkada haundixe txoko xume honetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak