Geure buruek kontzeptuak harrapetako irudixek ebalten dauela esaten daue jakittunek. Lekuek, Arrasate kasu, sentimentuzko kapa bat daukiela esango neuke eta horregatik izan leike leku baten izena aittatzerakuen gutako bakotxak izen ezberdiñek emutie.
Neure zerrendari erreparatute AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) dauela ikusi dot, Arrasateko euskaltzaliek 1983an sortu euenetik bertako euskaldunondako arrantzaliendako behelaño artian ikusten dan itsas argixe modukue dala uste dot. Euskerie maitatzen dozuenok bertan topatuko dozue gure hizkuntza eballi, zainddu eta bultzatuko dauen lagun taldie. Euskeriak Arrasaten bihotza badauko, Pablo Urangako 4.ien topatuko dozue. Taupadei jarraittu eta bertaratu zaitteze.