Jon Salaberri

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2016ko urr. 23a, 00:00

Egunotan ekintzaille bat zer dan aztertzen gabitz ikastolan.

Ikasle batzuk etxe inguruen daukien familixarteko eta lagunen kasuak ekarri dittue gelara; gehixenak, barriz, Appleko Steve Jobs edo Zarako Amancio Ortega moduko ekintzaillien bizipenak azaldu daue.

Ikaslien artien batek, neure harridurarako, Jon Salaberriren testigantza azaldu dau. Horrenbeste urteren ostien 15 urteko gazte batek Jonen eta Hies Ekimenaren gorabeherak ezagutzie ez da ahuntzaren gauerdiko eztule! Ekintzaille-enpresariaren estereotipoaren antitesia entzun eta ikusteko aukera izan dogu Jokin ikasliari esker.

Urtebete dala Euskal Telebistaren eskutik Jon Salaberri (Ricardo Arregi kazetaritza saria jaso euen eta Goienako webgunien ikusgai) izena dauken erreportajie bota euen. Bertan, Idoia arrebien, Aitor Iturriaga eta Txerra Bolinaga lagunen, Domi Korta eta Josu Unanue lankidien, Jose Manuel Agud medikuen eta Jose Antonio Ardantzaren testigantzak jasoten die.

Ausardixa, egoerei aurre egitten jakittie, pasiñue edo griña, komunikaziño gaittasune, egoneziñe... ekintzaille baten ezaugarrixak badie, honeitxek danak eta gehixau erakutsi zittuen Jon Salaberrik bizitzia tokatu jakon urtietan. Jonen eta Hies Ekimenaren mezuek gaurkotasuna dauka gaur egun be, haretxeik landatutako hazixe ureztatzeko erantzunkizune gurie da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak