Hola esanda, bateron batek pentsau leike berien Gabonetan jente gehixau alkarketan dala eta ez dala lau haixetara esateko moduko gertakizune.
Kontue da hogeita hamar urteren ostien, 85/86 denporaldixan Mondrako jubenilletako ohorezko maillan ibilli gitzenok barriro be alkar ikustie erabaki gauela. Orduentxeko argazkixetan urretx makillak letxe fin eta luze agerketan die hamasei-hamazazpi urte bittarteko gaztiek: inddartsu, kementsu, edozein erronkari aurre egitteko prest dauzen jokalarixek.
Hareikin batera eta bakotxa alde baten, bibote eta bizarraz Iñaki Galdos eta Iñaki Zeziaga entrenatzailliek dauz. Mahai inguruen eztabaidie sortu da: argazkixe Tolosan eginddakue dan, Easoren kontra irabazi gauenekue dan, gola Iñaziok sartu euen…
Bazkaldu eta gero, hogeita hamar urte lehenau ataratako argazkiko lekuek hartu eta beste barri bat atara dogu. Gerri buelta, betaurreko, aulki gurpildun, muleta eta burusoil guztixen gaiñetik argazkixari ondo erreparau ezkero, urretx makillak letxe fin eta luze dien hamasei urteko gazte inddartsu ikusten dittut neuk oraindik be.
Iñaki Galdos eta Iñaki Zeziaga Divino-ri eskerrik asko, errespetue, laguntasune, hobetzeko griñe eta sakrifiziue moduko baloriek erakustiarren.