Alderdi bakotxak bere mezuak eta asmuak agertuko dau eta aukera euki ezkero beste hautagaiekin alderatuko dittu irrati, egunkari zein telebistatan. Oraingo honetan geurien ezker usaiñe daukien Baleike (Podemosen marka Arrasaten) eta Irabazi koalizioa (Ezker Anitza-IU, Equo, Alternativa Republicana, Independientes) aurkezten die lehenengoz. Alderdixetako zerrendatan herrixen bizi dien hautagai asko dau eta kanpuan bizi danik be topau leike. Denetan arrotzena PP alderdiak aurkeztutakue da: hautagaixen artien ez dau antza arrasatearrik. Bestalde esan geinke Irabaziko Merino izan ezik hautagaien adina bataz beste hogeita hamar urteren bueltan dauela.
Gauzak hola, ikustiar dau EH-Bilduk aurreko legegintzaldian lortutako gehiengo absolutua lortzeko gai dan edo beste alderdi baten edo batzuen botuen laguntza izan biharko dauen. Lerro honeitatik eskaketia gurako neuskie herritarren kezkei erantzuteko eta oiñarrizko kontuetan adostasun zabalak lortu daixiela alderdikerixak alde batera utzitte. Nire ustetan akabatziar dauen legegintzaldian zaborra erreziklatzeko lortu zan akordixua eredugarrixa izan da aldameneko herrixetan ikusitakue ikusitte.
Zorte on eta ia Arrasaterako onena danak irabazten dauen.