Gotzon Garateren Atsotitzak lanean murgilduz, batzuk topatu ditut: Anaia emana, laguna aukeratua (egi haundixe dok hau: lagunak norberak aukeratzen jittuk); Lagun ona galtzea biño, ortzak galtzea obe (zenbat eta lagunago, dentistaren faktura orduan eta garestiago); Lagun ona ta andre txarra betiko (horrela zelan ezkonduko gaittuk ba?); Lagun zintzue, benetakue; bat ixen da be, neikue (Facebookek jai jaukek orduan).
Hauek topatzen nabilela, gaztaroko lagun bat etorri zait burura, 25 urte zituela ohean hil zena. Neskalaguna izan aurretik sarritan elkarrekin ibiltzen ginen batetik bestera, lantzean behin pala partiduren bat, beste batzuetan soziedadean afaritxoa, opor batzuetan Andaluziara bisitan eta haserre baino gehiago elkarri zikiratuz pasatzen genuen denbora.
Ezagutu nuen neskarekiko maitasun egarriak, akaso une batez, lausotu zituen gure artekoak eta berriro lagunarengana zihoan bidea hartzear nengoela hark alde egin zuen ezer esan barik. Oraindik orain lagun hark utzitako hutsuneak nire bihotza zirikatzen du tarteka, gogoratzeko inoiz mundu honetan izan zela eta batez ere lagun handia izan nuela.
Besarkada bat bialketan dustat negu heze eta hotz honetatik, Juan.