Fan eta ezin bueltau

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2014ko ira. 9a, 00:00

Biajiak egitteko modu asko ezauketan dittuau:  hegazkiñez, bizikletaz, trenez ,… baiña bada bat berezixe dana: kamelluen egitten dana.

Gutako askok kamelluek  leku sikuetan dauzela pentsetan dou baiña ez da beti hola izeten. 

Hemen be eta geure gazte denporan, 80. hamarkadien, holako fristixak ezautu geuen zaldi eta hauts artien majo ebitzenak. Kamellu haretxei esker hamaika arrasatearrek betirako biajie egin ahal izan euen eta beste horrenbeste hies-ari ekin eutsien. Orduen be ohikue izaten zan kamelluren bat edo beste tiroz akabatie biajiak Españak pagetan ei zittuelako.

Gaur egun kamelluek be bertan dauzkau inguruen, zaldixa biharrian, hautse, pastillak, alkohola eta kalamua saltzen daue barra barra. Lehenauko lekuetan ibiltzen die: tabernetan, kalien… Eta baitta be ikastola eta eskola aurretan. Kirol elkarteetan dabitzenak be badauz: 15 urteko neska mutikuei hautse probetan emun eta gero behin engantxaute dauzenien negoziua egin dauenak. Geure herrixetan fan eta ezin bueltau ibilli dan jentie beti egon da, kontue da eta estadistikei kasu egin ezkero bueltau ezinke dabitzen gaztien zenbakixe gora egin dauela (AGIPADeko webgunia) eta alkohola eta kalamuaren kontsumuai garrantzixa kendu dutsegula. 

Biajatzeko kamellurik gura?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak