Tipo normala

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2014ko mar. 19a, 12:00

Alberto tipo normala da, gizarte honetako klase erdiko prototipue. Ikasketak Arrasaten egin eta gero biharra topatu euen herrixan bertan.

Solterotan etxe txiki bat erosi euen hemengo banku bati eskatutako mailleguaz. Gure gizartien pertsona arrunt batek egitten dauena egitten euen beti: lanera egunero fan,  parrandan ibilli, mendire igo, amangana bazkaltzen fan, arrakasta barik nesketan egin…  bere bizitzako Magali ezagutu euen arte.

Arrezkero bi logelako etxe txiki eta igogailu bakoan Amaia alaba nagusixaz eta atzetik etorri dien hirukixekin bizi die. Familixia aurrera atarateko Magalik 4 orduko murrizketie lortu dau eta Alberto hiru errelebotan hasi da.

Urtietan kotizatu eta zergak ordainddu dittuen klase ertaiñeko Alberto  herriko udaletxera fan da laguntasun billa. Hiru logelako etxie erosteko nahiko dirurik ez eta berak aukeratutako alderdiko zinegotzi xangana irtenbide bat topetan fan da. Dana alperrik: bixok biharra daukienez ez dau balixo dauen laguntasunik.

Hirukiekin eskilleran gora eta behera dabillen bittartien ideia arraruek etorten jako sarrittan: biharra itxi, izena aldatu eta buruen palestinue  jartie, emaztiagandik banatzie, eta danetan arraruena, eskailleretan behera istriputxo bat izatia eta bixkarra milla zatitxan apurketie da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak