GARAIA komunitateko 30 bat enpresa bildu dira laugarren urtez jarraian, parkeko batzar nagusian, GARAIA BAT GARAn, eta lehen aldiz Pandemiak eragindako murrizketarik gabe.
Garaia Bat Gara batzarrak 3 helburu ditu: komunitateko enpresak konektatzea, lankidetza sarea sendotzen jarraitu eta sinergiak sortzeko aukera izan dezaten, enpresentzat eskuragarri dauden jarduera, proiektu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea eta enpresen feedbacka jasotzea, beren behar eta erronkekin, Garaia Parke Teknologikoa egokitu ahal izateko, zerbitzuak garatzen jarraitzeko eta komunitatearen eskaeren neurriko erantzunak eskaintzeko.
Idurre Albizuk 2022ko ekitaldiko gertakari eta datu nagusiak laburbildu ditu, parkeko lau jardun-eremuei dagokienez:
- Gaur egun, 64 enpresak, 2525 profesionalek (I+G %34) eta 171 milioi euroko fakturazioak betetzen dituzte ekintzailetza-guneak, eta horietatik % 15 I+Gra bideratzen dira. Kopuru handiena da 2007an parkea eratu zenetik.
- Dibulgazio-guneetan 406 ekitaldi izan dira, eta 14.500 pertsona baino gehiago etorri dira Euskadiko, estatuko eta atzerriko txoko guztietatik.
- Komunikazio- eta sustapen-tresnek bultzada-elementu izan nahi dute komunitateko enpresentzat, bai komunitatean bertan bai kanpora begira, eta modu arin eta eraginkorrean ezagutaraztea.
-PTGaraiak eta enpresa-lankidetzarako sareek parte hartzen duten proiektuak ere haziz eta sendotuz doaz. Sare horietan PTGaraia eta Debagoienako 70 enpresa baino gehiagok hartzen dute parte.
Hitzorduan, hasi berri dugun 2023ko ekitaldi berrirako finkatutako erronka berrien berri eman da, ekintzailetzarekin, berrikuntzarekin, teknologiarekin – STEMekin eta talentuaren kudeaketarekin lotutako ekitaldien egutegiko jarduerak azpimarratuz.
Egiaztatu ahal izan da parkea komunitate bizi eta dinamikoa dela, bertan kokatutako enpresen jarduera garatzeko eta hazteko aukera emango dieten balio erantsiko zerbitzuak eskainiz.
Enpresen iradokizunak, eskaerak eta feedbacka jasota, batzar honi amaiera eman zaio 2023ko ekitaldi osoari begira, 2024ko urtarrilera arte konponbide berriak emateko.