San Martin Agirre (Bergara), La Salle Azitain (Eibar), Aldatze (Eibar), Oñati BHI (Oñati), Berri-Otxoa (Bilbo), Arizmendi (Arrasate eta Aretxabaleta) eta Aranzadi (Bergara) ikastetxeetako ia 200 ikasleek aukera izan dute aste osoan zehar ZTIM jardueretako profesionalak ezagutzeko eta “arrautza jaurtiketa” lehiaketan parte hartzeko.
Asteari hasiera emateko, Aurea Iñurritegi MGEPeko langileak, ZTIM diziplinetan egindako ibilbidea eta horzdun akoplamenduari buruzko doktoretza azaldu zituen.
Azaroaren 8an, asteartea, Imanol Eguren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko industria elektronikako eta automatikako ingeniariak eta MGEPeko egungo langileak, ate automatiko batzuetarako motor lineal baten diseinuari buruzko bere tesiaren inguruan oinarritu zuen elkarrizketa.
Danel Etxagibel, Fagor Industrialeko prozesu-teknikaria, ikasleak bere eguneroko lanera hurbiltzen saiatu zen asteazkenean, hilaren 9an, haien eguneroko zereginak ikusarazteko eta hurbilagotik ezagutzeko.
Mikel Atxegak, Plastigaur enpresako etengabeko hobekuntzaz arduratzen denak, eman zion amaiera, hilak 10, asteko banakako elkarrizketei. Mikelek plastikoaz eta jasangarritasunaz hitz egin zigun.
Astelehenetik ostegunera egindako elkarrizketa horien ondoren, ikasleek egunero KAHOOT erronka batean parte hartu ahal izan zuten, elkarrizketarekin lotutako galderei erantzuteko eta sariak eskuratzeko.
Astea amaitzeko, adituek mahai-inguru bat egin dute Garaia Parke Teknologikoan. Parkean dauden enpresatako lau profesionalek osatu dute mahaia: Pablo Irizarrek (Dinam), Aroa Martinezek (Edertek), Xabier Lizaurrek (Ekiermik) eta Maria Ruizez (ISEA). Teknologien orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko aukera izan dute.
Oñati BHI txapeldun arrautza-jaurtiketa txapelketan
Mahai-inguruaren amaieran, Arrautza Jaurtiketako bi sarituak izendatu dira. Erronka urriaren 10etik azaroaren 4ra arte egon da martxan.
Publikoaren saria eta epaimahai profesionalaren saria Oñatiko institutuko DBHko 1. mailako hiru ikaslek jaso dute, Escape Room baterako sarrera gonbidapena irabaziz.