"Mikel Larrea, zero tolerantzia?"

Erabiltzailearen aurpegia

Antzuolako Ezker Abertzaleak bere elkartasuna adierazi die J.R.-ren aldetik mehatxuak...

... irainak eta mespretxuak jaso dituzten herritarrei (kasurik gehienetan, euren ardura eta funtzio publikoak betetzearren, tartean zure lankide bat). 

Giza eskubideen urraketen aurrean zero tolerantzia aldarrikatzen dugu denok, baina, dirudienez, praktikan jartzeko garaian kategoria ezberdinak daude. 

Zuretzako zure lagunaren alderdi idilikoek mehatxuek baino pisu gehiago daukate. Zu PNVko alkate ohia eta Udaleko langilea izanik, tamalgarria iruditzen zait azaltzen duzun jarrera. Pederasta bat pederasta bat da, nahiz eta, agian, kanpora begira, apaiz jator bat izan.

Udal kudeaketari dagokionez, zuk ondotxo dakizun bezala, hiru legealditan (PNVko alkatetza izan zuen legealdian barne) konflikto administratibo hau onean konpontzeko hamaika ahalegin egin eta ehunka ordu erabili dira, beti elkarrizketaren bidetik. 

Hau kudeaketa txarra bada, esango diguzu nolakoa izan behar duen kudeaketa zuzenak.

--------------------

Fernando Iturbe

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.