Erretiroaren geroa

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo Zubiaurre 2011ko urt. 27a, 01:00

Krisialdi honetan darabilgun eztabaida beroenetako bat erretiroarena da; ea posible den egungo sistemarekin jarraitzea edo aldatzea baino ez dagokigun.

Liskarra gutxienez argigarria gerta dadin, auzia ondo aztertzea eta ulertzea ezinbestekoa dela deritzot. Eta hobe gai hauetan eragile ugarik demagogia egiteko izan dezaketen joera baztertuko balute. Munduan zehar badira formula desberdinak erretiroko prestazioak antolatzeko. Pentsio sistema hori edozein izanda bideragarria izateko baldintza bat bete behar du nahitaez: epe jakin batean sarrerak eta irteerak orekatuak izatea.

Langabezia tasa tamalez handiagoaren ondorioz lanean eta kotizatzen ari direnen kopurua urritzen doa. Aldiz, eta zorionez, bizi itxaropen luzeagoaren poderioz prestazioak jasotzen dituztenak ugaritzen doaz. Horri era jasangarrian aurre egingo dion pentsio sistemarik ez dago. Eta ezer ez egitekotan, etengabeko moldaketak jasan beharko ditu.

Neurri ohikoenak dira aurrekontuetatik (hots, hiritar guztien zergetatik) gehigarriak jasotzea edo prestazioak zailtzea eta murriztea. Nire ustez, eraginkorrena ahal denik eta modu zabalenean jendea lanean (eta kotizatzen) jartzea da: lanerako heziketa indartuz, ekintzailetasuna sustatuz, kontratazioa eta lan harremanak malgutuz eta erraztuz, prestazioren bat jaso eta lana egin ahal izatea legeztatuz...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak