Boxeoa, kirola?

Erabiltzailearen aurpegia Euxebio Arexolaleiba 2022ko uzt. 3a, 00:00

"Boxeoak galzori eta arrisku handiak dakartza. Hau da gure lana, gure grina. Sekula ez da nire asmoa izan nire aurkariari min ematea". Hauxe da Marie Pier Hule boxeolari kanadarrak 2021eko irailaren 2an esandakoa; Jeanett Zacarias Zapata mexikarra, haren aurkaria, hil eta bost egunera egindako adierazpena.

18 urteko neska mexikarraren hanka eta eskuak kontrolik gabeko dardarak hartu zituen ringean.

Boxeoa kirola dela esan genezake? 

Onartezina iruditzen zaigu gizonezkoen eta emakumezkoen arteko horrelako lehiak. 

Beti pentsatu izan dugu horrelako ankerkeriak gizonezkoen kontuak zirela, gure auzo-lotsarako. 

Irudiak ikaragarriak ziren: kolpeak aurpegian eta buruan, etengabean. Odol jarioak, ubeldurak, begirada erasokorrak, ikusleak algaraka eta pozarren, paranoia egoeran guztiak. 

Adituen esanetan, hauek dira boxeoaren ondorioak:

-Etengabeko kolpeen ondorioz, epe ertainean, arazo neuronalak sortzen dira kasuen %90ean.

-Kolpe gogorren eragina ez da soilik mentala. Kalte fisikoak nabarmenak dira.

-%90ek garuneko lesioren bat izango dute kirol-ibilbidea bukatzean. Jasotzen dituzten kolpeek burmuina substantzia kimikoz betetzen dituzte neuronen despolarizazioaren ondorioz.

-Hasierako sintomak hauek izaten dira: buru-arintasunaren murrizketa, mugimendu-koordinazioaren gabezia eta pentsamenduak sailkatzeko zailtasunak. Boxeolarien %40k eta %80k entzefalopatia kroniko traumatikoak dituzte eta %17k, parkinsona.

-Gaian aditua den Dick Swaab neurologo holandarrak honako hauek ere aipatzen ditu: hizkuntzaren nahasmenduak, epilepsia, begien mugimendu kontrolaezina eta mugimenduen ezegonkortasuna.

-Ikusmenean ere ohikoak dira kalteak, bat-batean edo modu mailakatuan ikusmen galerak izatea.

Boxeolari gehienak jatorriz txiroak eta kultura-maila urrikoak izaten dira eta boxeoan egoera horretatik irteteko aukera ikusten dute.

ETBk astero Boxeo izarrak izeneko saioa eskaintzen du. Kontuan izanda ETBk onartua duen kode-etikoa, ulertezina egiten zaigu kirola den aitzakiapean horrelako programak emititzea.

Guztion erantzukizuna da era honetako ikuskizunak eta gaizki izendatutako kirolak ezabatzea.

----------

Joseba Zendoia eta Euxebio Arexolaleiba 

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak