Bi antzezlan ekarriko ditu Oñatiko Euskaraldiak Santa Anara

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2020ko aza. 12a, 10:49
Euskaraldiko banderola jartzen balkoi batean.

Azaroaren 28an 'Txor txor' bakarrizketa umoretsua eskainiko dute eta abenduaren 3an 'Ez dok ero'. Biak izango dira Santa Anan. Bestalde, kale Barriako lokalean ere egoten gara txapak banatzen, materiala saltzen eta informazioa eskaintzen.

Oñatiko Euskaraldiaren batzordeak bi ikuskizun prestatu ditu Euskaraldia ospatuko den egunetan eskaintzeko. Xabier Artiedak egingo duen Txor Txor bakarrizketa azaroaren 28an izango da eta Euskaraldia zer den gizarteratu, bere baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Hau da, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia. Abenduaren 3an berriz, euskal antzerkiaren "road movie" eroa ekarriko dute Patxo Telleriak eta Eneko Oregik Ez dok ero antzezlanarekin. Bi hitzorduak izango dira Santa Anan, 19:00etan. Bigarrenek 12:30ean egingo dute beste saio bat herriko gaztetxoedako.

Kale Barrian ere bai 

Eta ikuskizunak prestatzearekin batera, txapak banatzen, materiala saltzen eta behar den informazioa ematen jarraitzen du Euskaraldiko taldeak. Orain, gainera, kale Barrian Gure Eskuk eta Hotz Oñatik erabili izan duten lokalean ere bagaude; hor egoten gara martitzen eta eguenetan, eta Euskaldun Berria gelan astelehen eta eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara.

Asteleheneko datuen arabera ia 1.200 herritarrek eman dute izena Euskaraldiarekin bat egiteko. %90ak Ahobizi izango dela esan du eta %60a emakumezkoak dira. 40 entitatetan 120 arigune sortu dira, 560 lagun pasak hartuko dute parte horietan. Baina norbanako gisan ere eman behar dute izena horiek, ez bakarrik arigunean, eta horixe gogora arazi gurako genuke. Oraindik eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak