Oñati dagoeneko sartu da 2020ko Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2019ko urr. 24a, 12:48

Eguazten iluntzean egin zuten Euskaraldiaren aurkezpena osoko bilkuren aretoan

Edizio honetan entitateak ere parte hartzaile aktiboak izango dira, 'ariguneak' sortzeko eremuak. abendura bitartean, herriko entitate horiek identifikatzea eta urte amaieran egingo den ospakizuna prestatzea izango da herri batzordearen lana.

Datorren urtean, 2020an, egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta Oñatin prest gaude.

Ariguneak

Euskaraldia ariketa sozial bat da, hizkuntza ohiturak aldatu gura dituena ,eta edizio berri honetan entitateek ere parte-hartzeko aktiboa izango dute. Aurreko ekitaldian herritarren parte hartzea ikaragarria izan zen eta oraingoan, norbanakoen ahalmen hori talde-ahalmen bihurtu gura dugu. Horretarako, entitateek parte hartzeko modu eraginkorra proposatzen dugu: administrazioan, herriko elkarteetan, lantokietan, zerbitzu enpresetan, kirol taldeetan... hamabost egunez euskaraz arituko diren taldeak, ariguneak aktibatuko ditugu.

Bi motatakoak izan daitezke ariguneak: barne-ariguneak, ohiko funtzionamendurako taldeak dira –sailak, zerbitzuak, asanbladak, lantaldeak...– eta bertako kide guztiek euskara ulertzeaz gain, kideen %80, gutxienez, ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago. Kanpo-ariguneak, berriz, entitatean herritarrekiko harreman espazioetan –harreran, barran, telefonoan...– dauden pertsonek herritarrekin osatutako ariguneak dira. Espazio horietan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarren hizkuntza aukera bermatzeko.

Gonbidapena

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, hamabost egunez, ospatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oñati batu zaio dagoeneko Euskaraldiari eta orain, entitateen eta herritarren txanda da. Entitateek uztaila bitartean egin dezakete bat egitasmo honekin eta herritarrek, irailetik aurrera. Oñatiko Euskaraldiko Herri Batzordea ere hasi da lanean. Abendura bitartean bi lan nagusi izango ditugu: herriko entitateak identifikatzea eta urte amaieran egingo den ospakizuna antolatzea. Batzordea irekia da eta parte hartu gura duen herritar oro etor daiteke. Hauxe da gure helbidea: onati@euskaraldia.eus. Denok zaudete gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak