Oñatik ere bat egiten du Euskaraldiarekin.

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Oñati 2018ko mar. 28a, 21:23

Euskaraldiarekin bat egiteko hainbat bilera egin dira Oñatin. Ekimena martxan dago. Etor zaitez zeu ere.

Otsailaren 28an egin genuen Euskaraldiaren aurkezpena Udaletxeko Areto Nagusian. Ondoren, martxoaren 13an eta 20an,ekimena abiatzeko eta antolatzen hasteko bi saio egin ditugu, eta guztira 25 lagun aritu gara, Euskaltzaleon Topaguneko teknikarien laguntzarekin, Euskaraldia Oñatin nola antolatu irudikatzen.

Aktibazio-saio horietan, besteak beste, bi gauza adostu ditugu: Euskaraldian parte hartzeko Oñatik herri gisa izena ematea, eta antolaketarako batzordea osatzea.

Datozen egunetan, batzorde horretan parte hartzeko gonbita egingo zaie Oñatiko erakunde, talde eta eragileei, ekimena arrakastatsua izan dadin ahalik eta alor gehien batuko dituen batzordea osatu nahi baitugu.

Hortaz, Euskaraldian parte hartu nahi baduzu eta hizkuntza-ohituretan eragiteko prest bazaude, ez zalantzarik izan: etorri Euskaraldia antolatzeko batzordera. Hurrengo hitzordua  apirilaren 17an izango dugu.

 

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan egingo den ariketa sozial bat da. Baina ez hori bakarrik:11egun horietara heldu arte egingo dugun lanaren espiritu eta lan egiteko modua ere bada Euskaraldia.

Euskaraldiak, gutako Bakoitzak norbanako gisara egiten ditugun harremanen bitartez, jendearen hizkuntz erabakia baldintzatu nahi du.

 

Gaztelerara jotzen dugun harreman eta esparruetan aldaketa eragitea du helburu. Euskarari eustea eta jokaera berriak eraikitzea. Eta horretarako nahikoa da ondoan duzun kideak ulertzeko gaitasuna izatea: belarriprestak dira gakoa euskararen erabileran jauzi bat egiteko.

Norbaitek gazteleraz erantzuten badigu, inertziaz gaztelerara jotzen dugu. Bada, Euskaraldia txip hori aldatzera dator: nik euskaraz egin eta besteak ulertu badu, euskaraz hitz egiten jarrai dezaket eta jarraitu behar dut, parean dudana badelako gai ni ulertzeko.

Era berean, belarriprestak ere aktibo izatea da helburua, haiek ere esan dezaketelako: nik ulertzen zaitut; beraz, hitz egidazu euskaraz, nahiz eta nik gazteleraz erantzun.

Ahalduntze kolektibo bat izango da, denok batera egingo dugun ariketa praktiko bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak