Tipi-tapa, tipi-tapa.

Badator 19. korrika. Martxoaren 19tik 29ra bitartean, euskararen herria osatzen duten euskal herriak igaroko ditu ekimenak. Urepelen hasi, eta bi mila kilometrotik gora egingo ditu lekukoak eskutik eskura, Bilbora heldu arte.

Euskahaldun. Horra aurtengo Korrikaren leloa. Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta euskara erabiltzera deitu nahi ditu mezu honek euskaradunak; egitera, eta eragitera. 

Honela, Korrika gure herrietatik igaroko den egunean bertan kalera ateratzeaz gain, ehundaka dira Korrika Kulturalaren baitan euskahaldunok egin ditzakegun pausoak. Arrasatera ere ailegatu da Korrika Kulturala, eta ekitaldiz puztuta dator. 

Ekimenez lepo dator Korrika kulturala.

 

Ekitaldi horiez gain, duela bi urteko arrakasta ikusita aurten ere AEK-k eta Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso-Korrikaren saio batekin gozatzeko aukera izango dugu. Ostiralean, hilak 13, Jai Zale tabernan lau bertsolari arituko dira kantuan, Maddi Labayen arrasatearra gai-jartzaile lanetan arituko delarik. Hauek dira lau bertsolariak: Ane Zuazubiskar,Xabi Igoa, Maddi Sarasua eta Martin Berrizbeitia. 19:30etan hasita, saio "fresko eta arina" eskaintzen saiatuko dira guztiak, antolakuntzan aritu diren Arrasateko Bertso eskolako kideek adierazi digutenez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak