"Indartuz, indartsu egin"

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Urrutia 2013ko aza. 19a, 16:00

Askotan entzun ohi dugu hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakienak ikasten ez duelako...

... dakienak egiten ez duelako baizik, eta nik ere horrela dela uste dut. Ingurura begiratzen badugu,  gehien entzuten den hizkuntza euskara izan beharko litzateke, baina hala gertatzen al da egungo gure gizarte honetan?

Alde batetik, ohitura bihurtu da lagun artean, taberna giroan, kalean, elkarrizketetan, erosketetan, zerbitzuetan, teknologia berrietan… gure hizkuntza alde batera uztea eta gaztelania erabiltzea. Bestalde, gaur egungo gazte zein haur askok ikastola edo eskola esparruko hizkuntza bezala hartzen dute gure hizkuntza eta ondorioz, esparru honetatik kanpo gaztelaniara jotzeko ohitura handia dute. 

Gai honek buruhauste asko eragin dizkit eta buelta asko eman dizkiot askotan, garrantzitsua delako geurea dena geure egitea. Beste hizkuntza batzuek ez bezala, gure kasuan, guk indartu behar dugu euskara eta gu gara indartsu bihurtu behar dugunak, gure hizkuntza baita guri nortasuna eman eta bizirik mantentzen gaituena. Egunerokotasunerako tresna bihurtzea izan behar da helburu eta erabilgarritasun normalizatu bat duela erakustea. Beraz ekiten egin eta eginez ekin!

Erabilgarria, geUrea, indartSua, Kantatu, Ahoan, noRtasuna, Aldarrikatuz! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak