Proposamenari dagokionez, gure arazoen aurrean alternatiba posible dela erakusteko 8 eremu arakatu eta horietako bakoitzean planteamendu ezberdinak aurkeztu genituen. Beraz, gazteon errealitatea modu estrukturalean aldatzeko baliagarriak diren eremuak azaldu ziren, une honetan 8 lehentasunezkoenak hautatu ditugularik. Hau da, 8 eremutako aldarrikapenak daude jasota “gazteontzako proposamen bat”-en, eta hauen bitartez gazte problematikari erantzuteko edota irtenbideak planteatzeko logika bat inplementatu nahi da. Bestetik, garraio publiko duinaren borrokari dagokionez, eskualdeko garraio publiko sistema problematizatu eta aldarrikapen taularen nundik norakoak azaldu ziren, aldarri horiek betetzera bidean abiarazi dugun sinadura bilketa kokatzeaz gain.
Aurkezpenari dagokionez, Irati Topalekuan giro eroso bat sortzea lortu zen eta gaztez bete zen aretoa. Entzuleei Gazteontzat liburuxkak banatu zitzaizkien bertako proposamenak haien egiteko eta eraldaketa prozesuak garatu ahal izateko beste baliabide teoriko bat eduki ahal izateko.
Argi dago beraz, gazteok indarra eta eraldaketarako nahia badugula eta prozesu horretan agente aktibo izateko konpromisoa dugula.
Arriskuan gaude bai, baina gazteontzako bizitza duinak lortuko ditugula sinetsita.