Herri galdeketa

Ekainaren 5eko herri galdeketa "balio handikoa" dela diote Aznarezek eta Enbeitak

Erabiltzailearen aurpegia Erain Debagoiena 2016ko mai. 13a, 08:37

Mahai inguruan aurkezle eta moderatzaile aritu zen Ekhiñe Atorrasagasti kazetaria.

Jende asko elkartu zen atzo Irizar Jauregian, Onintza Enbeita eta Ainhoa Aznarez entzutera. Bi hizlariek erabakitzeko eskubidearen inguruan jardun zuten. Erain Debagoienak herririk herri, hainbat pertsona ezagunekin, egiten diharduen solasaldietako bat da Bergaran egindakoa.

Jende asko elkartu zen atzo Irizar Jauregian, Onintza Enbeita eta Ainhoa Aznarez entzutera. Bi hizlariek erabakitzeko eskubidearen inguruan jardun zuten. Erain Debagoienak herririk herri, hainbat pertsona ezagunekin, egiten diharduen solasaldietako bat da Bergaran egindakoa.

Nafarroako Foru Parlamentuko presidentea da Aznarez (Ahal Dugu), eta EH Bilduko parlamentaria Madrilen Enbeita. Arlo pertsonala eta bakoitzaren bizipenetatik landu zuten gaia hasieran. Haien ibilbide profesionalean eta instituzioetan erabakitzeko eskubideak dauzkan mugak aipatu zituzten biek ala biek. Emakumetasunari ere garrantzia eman zioten, oraindik ere instituzioetan eta bizitza publikoan emakumeek ahaldundu beharra daukatela azpimarratuz. Ahotsak plataformak duela 10 urte eragindakoari ere garrantzia eman zioten.

Erabakitzeko eskubidea ulertzeko modu desberdinak egon daitezkeen arren, biak bat etorri ziren oinarrizko ariketa demokratiko bat dela esatean. Gure Esku Dagoren jardunari erreferentzia eginez, hitz politak esan zituzten honen ibilbideari buruz.

Ainhoa Aznarezek, zera: "Pertsona bakoitza subjektu politiko bat da, eta eragin nahi badugu, kolektibora jo behar dugu. Modu honetan osatuko da behetik gorako tsunamia. Momentu historikoa da hau”.

Onintza Enbeita, berriz: "Egingo den herri-galdeketa ez da loteslea. Baina sinbolikoa bada ere, balio handia du. Neurketa bat da eta lanean jarraitzeko balio du”.

Mahai inguruaren amaieran, entzuleen galderak ere erantzun zituzten hizlariek. Giro polita sortu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak