"Zenbat ama gehiago?"

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenaldian harriduraz ikusten dugu galtzailea elkarrizketa erregutzen.

Behingoz, historia pixka bat ikasi beharko luke ETAk. Galtzaileak baldintzarik gabeko errendizioa aurkezten du eta ondoren, irabazleak erabakitzen du jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren. Kasu honetan, sistema demokratikoak. Eta horren aurrekariak badaudela ikusita, mondrautarrok ziur gaude Demokraziak jakingo duela eskuzabala izaten. Azken finean, ETA-PMrekin izan zuen antzeko eskuzabaltasuna izan beharko luke gaur egungo Demokraziak. Baina ETA ez dago umiliaziotzat hartzen duen prozesu hori hasteko prest. Bitartean, ETAk sorturiko ondorioetako batek –presoak– lokatzarte berean enpantanatuta jarraituko du. Zenbat ama gehiago zenduko da bere seme-alabak kartzelatik kanpo ikusi gabe; ETAk ez daukalako hartu beharreko erabaki zaila hartzeko adorerik? Zenbat Joxepa Arregi gehiago?

--------------------

Eñaut Portuondo

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.