Palestina, aitaren etxea

Erabiltzailearen aurpegia Estepan Plazaola 2024ko urtarrilaren 7a

Hirurogei urte dira Gabriel Arestik Nire aitaren etxea poema idatzi zuela.

Bibliaz aparte, munduan hizkuntza gehienetara itzulitako idatzia ei da. Patxi Oroz filologo nafarrak 740 hizkuntzatako itzulpenak batuak ditu.

Arestiren Aitaren etxea Euskal Herriaren alegoria omen da, baina une honetan Palestina dakarkigu burura: "... besorik gabe, sorbaldarik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea".

Bizitzeko grina eta erabakimen hori bera agertzen du Mahmud Darwish palestinarren poeta nazionalak: "Guk palestinarrok badugu gaitz sendaezin bat: esperantza. Askatasunean eta independentzian jarria dugun esperantza. Bizitza normala egiteko esperantza, ez heroi eta ez biktima izango ez garen herri batean bizitzeko esperantza".

75 urte dira euren lurraldean Israelgo estatua sortu eta mundu osotik iritsitako kolonoek lurrak osten hasi zitzaizkienetik. Orain, Gaza osoa suntsitu eta lapurtu nahi diete. Aitaren etxerik eta esperantzarik gabe utzi nahi dituzte. Eta guk zer egingo dugu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak