Orduz geroztik, hainbat guda, diktadura eta beste pairatu ditu gure herriak, eta, zorionez, euskarak bizirik jarraitzen du.
Baina, zergatik zioen hiltzen uzteko euskarari? Hainbatek bere bizipen propiotik eratorritako iritzia dela diote; erdal ingurunea, euskara ikasteko zailtasunak…
Arrazoiak arrazoi, gaur egungo gizartearekin konparatuz, antzekotasun batzuk badira, baina erabat aldatu direnak euskaraz ikasteko ditugun aukerak dira. Ezagutza maila handia da gizartean, baina erdal ingurune delakoan aurrerapausoak makalak izan dira, oro har. Zenbat arrasatear dago erdal inguruneetan murgilduta? Familia euskaldunenetan ere umeen kultura eta aisialdiaren tarte handi bat erdal ingurunean datza. Ikuspuntu hori are latzagoa da etorkin familien ikuspuntutik.
Bere garaian Unamunok bezala, gaur egungo biztanleek ere hautua egin behar dugu asimilazioa ekiditeko, eta hori, zuzenki, euskal inguruneen garapenari lotua dago. Hori da euskaraz bizi nahi dugun denon erronka.