Baina zer esan nahi du horrek? Euskal hiztunak hirutik bat badira gizartean, zerbitzuetan hirutik pertsona bakarrak bermatu behar du hizkuntza jakitea?
Kasu horretan, pertsona hori zerbitzuan lanean ari denean erabiltzaile euskaldun honekin aldi berean bat etortzeko aukera zein da? Matematikari batek berehala egingo luke hipotesia eta kalkulua, bederatzi alditatik behin izango luke aukera pertsona horrek bere eskubideak bermatzeko. Are gehiago, non daude zerbitzu horretako langile horren hizkuntza eskubideak? Zoritxarrez, eguneroko bizitzan denoi otuko zaizkigu aurrekoa bezalako kasuren bat.
Ororentzat erabilera hainbateko gutxieneko zerbitzua bermatzea izan beharko litzateke helburua, honek dituen ondorio guztiekin. "Erabiltzaileen errealitate linguistikoa" baino gehiago, "hizkuntza gutxituen erabiltzaileen eskubideak zapaldu" esango nuke nik, besterik gabe ahotan erabiltzen denean.