Dom Campistron marrazkilariak eta Ael Campistron antzezleak etxeko indarkeria lantzen duen Etxean ipuina aurkeztuko dute azaroaren 12an, 18:30ean, Jokin Zaitegi gelan, haurrentzako drag emanaldi baten bidez.
Emakume Txokoak eta Udal Bibliotekak elkarlanean antolatu dugu emanaldia.
Haran Ubel elkarte feministarekin argitaratutako ipuin honek, haurrei indarkeria identifikatu eta izendatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Egilearen esanetan, haurtzaroan etxea babesgune perfektu gisa irudikatzeko joera deseraikitzea ere bada lanaren xedea.
Drag formatuaren bidez, ipuinaren mezua haurrei gerturatu eta gorputzen onarpenaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute.
6 urtetik gorako haurrak eta helduak gonbidatuta daude emanaldira.
Gerturatu eta ezagutu Etxean ipuina!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.