Berdintasun planak

Erabiltzailearen aurpegia Elias Zumalde 2019ko martxoaren 3a

Egungo gizartean oso zaila da berdintasun kontzeptuarekin bat ez egitea.

Berdintasuna oso demokratikoa da, zentzuzkoa, elkarrekin bizi behar duen gizarte batentzako ezinbestekoa. Baina, sarri askotan, kontzeptua eta praktika ez datoz bat. Pentsatzen duguna, edo esaten duguna, eta egiten duguna ez datoz bat. Arrakala handia dago esanen eta eginen artean. Berdintasuna aldarrikatu eta ezberdintasunean sakontzeko milaka aitzakia bilatzen dugu.

Urte askotako botere harremanek egoera honetara eraman gaituzte. Ikasteko, lan egiteko, kirola egiteko, hizkuntza erabiltzeko eta bizitzako beste mila arlotarako ez dago aukera berdinik. Batean eta bestean arrazoiak antzekoak dira. Batean eta bestean berdintasun planak behar dira. Ezberdintasunetik berdintasunerako jauzian, gutxienez, bi bide garatu behar dira: batetik, harreman horretako katebegi ahulena indartzea, sendotzea, ahalduntzea; bestetik, harreman horretan pribilegioez gozatzen dutenak, horretaz konturatzea eta pribilegio horiei uko egitea. Azken finean, ikaste eta desikaste prozesuak uztartu behar ditugu berdintasun harremanera iristeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak