Horren bidez, egungo kontsumo gizartean pertsona kontziente, kritiko eta arduratsu gisa jardutea ahalbidetuko dieten elementuak eskaini nahi zaizkie ikasleei, bai eta kontsumoarekiko arrazoizko erabaki egokiak hartzerik izan dezaten beharrezko baliabideak erakutsi ere.
GURASOEKIKO SAIO HAUEN BITARTEZ HONAKO HELBURUAK LORTU NAHI DIRA:
Etxean ere kontsumo arduratsuan hezitzeko garrantziaz gurasoak jabetzea, guztien baterako ahaleginei esker egin ahal izateko lana.
Haien seme-alaben ikastetxean garatzen ari diren jarduerez informatzea.
Haien seme-alabak kontsumo arduratsuaz hezitzeko jarraibideak eskaintzea.
Kontsumoarekin zerikusia daukaten hainbat elementu eta fenomenoz gurasoek duten ezagutza areagotzea.
Saioa areago zehazteko xedez, ondorengo gai hauetako bat aukera dezakete:
INFORMAZIO HITZALDIA: haien ikastetxean programak izandako esperientziari buruz.
TAILER PRAKTIKOAK :
Elikadura ere bada hezkuntza.
Publizitatea: babesik onena heztea.
Bideojokoak. Ba al dakizu zer dagoen jokoan?.
Adingabeak eta Internet.
Adingabeak eta telefono mugikorrak.
Jostailu egokia aukeratzea.
Etxeko ekonomia (familientzako tailerra).
OHARRAK: Saioa eskolako ordutegitik kanpo egiten denean, ludoteka zerbitzua eskaintzen da 2-10 bitarteko umeentzat.