TALDE INTERAKTIBOAK Ikasgela antolatzeko modu

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2015ko ots. 25a, 15:17

TALDE INTERAKTIBOAK Ikasgela antolatzeko modu honek eman ditu emaitzarik onenak. Irakasleak, gelako ariketak prestatzen ditu taldeka egiteko boluntarioen laguntzarekin. Taldeetan, boluntarioek bultzatuko dute partaide guztiek ezarritako atazak burutzea, elkarri lagunduz, elkarri azalpenak emanez… Hala, ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasleek azalpenak ematen, ideiak partekatzen dituzte, elkarri entzun eta elkarri laguntzen ikasten dute. Talde elkarreragileen bitartez, lanaldi eraginkorragoa lortzen da. Halaber, handiagoa da ikasleek beste kideekin duten elkarreragina. Eskola emaitzak ezezik, bizikidetza ere hobetzen da. Argazkian, ELKAR HEZI Ikastetxeko talde interaktibo bat: Batxilergoko lehen mailako ikasle bat boluntario lana betetzen, DBHko 1eko gelan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak