ZAPATU HONETAN ELKARTASUN AZOKA ANTOLATUKO DUGU

Erabiltzailearen aurpegia Elkarhezi Ikastetxea 2013ko abe. 12a, 13:26

Urtero bezala, aurten ere abenduaren 14an “ELKAR HEZI TAUPADAK” Elkartasun azoka egingo dugu plazan. Aurten antolakuntza batzordean Batxilergoko lehenengo mailako ikasle talde bat aritu da irakasleokin elkarlanean. Gobernuz Kanpoko Erakundeen postuak. Alboan, Bidezko Merkataritza, Bubulum, Mundu Solidarioa, Hermansaloña, Txiapas, 7 udaberri, Haurralde, Etiopia Utopia, Intermon Oxfam, Setem-Hegoa haizea…beste batzuen artean. Talde bakoitzak bere postuan proiektura zuzenduriko irabaziak lortzea helburu duten salgaiak eta informazioa izango du. ELKAR HEZIko familiek, ikasle eta irakasleek egindako gozogintza eta bitxigintza salmenta postuak. Lortzen diren irabaziak Maliko Togo hiriko Saint Paul ikastetxera bideratuko dira. Txosna. Urtero bezala, sagardoa, txorizoa eta salda egongo da. Lortzen diren irabaziak Maliko Togo hiriko Saint Paul ikastetxera bideratuko dira. Tailerrak. Aurten, EA21eko gaia den ELIKADURArekin lotutako bi tailer egongo dira: Haur Hezkuntzako ikasleei eta hauen gurasoei zuzenduta: “Elikadura osasuntsua Potx eta Motxekin”.Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta hauen gurasoentzat “Goazen merkatura"”, Amaia Diaz de Monasterioguren, dietetikan adituarekin batera. Elikagai bilketa, Caritasera bideratuko da. Arropa eta oinetako bilketa: Hermansaloña eta Santa Lola GKEetara bideratuko da jasotako.

Era berean, aurreko asteetan aurtengo azokako gaiekin lotutako sentsibilizazio ekintzak egon dira: “AQUEL NO ERA YO” 2013an Goya sariarako izendatua izan zen laburmetraiaren gainean, haur soldaduen gaia landu da eta zineklubean abenduaren 12an emango duten REBELDES filmaren aurkezpena prestatu dute DBH 3.mailakoek. Elikadurarekin lotutako dokumentalen proeiekzioa eta lanketa. Elikagaien kontserbazioari buruzko hitzaldi-tailerra, Maialen Arrazola, dietetikan eta elikagaien teknologian adituaren eskutik. Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. mailako ikasleek hartu dute parte. Afrikari buruzko ipuin kontaketak Haur Hezkuntzako txikienentzat. 3.DBHko ikasleen eskutik. Bidezko Merkataritzari buruzko tailerra. DBHko 4.mailako ikasleek parte hartu dute. “Afrikako Mendebaldearen deskolonizazioa eta honen ondorioak” Hitzaldia. Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Garaian Garaiko errezetak. Udazkeneko errezeta Tailer praktikoa Alberto Elorza, Zelai- Zabal jatetxeko sukaldariaren eskutik, batxilergoko ikasle eta familiei zuzenduta. ZERO ZABOR tailerrak DBH 2.mailako ikasleek parte hartuko dute eta hauek DBH ko 1.mailakoekin landuko dute ondoren. BUBULUM GKEaren dokumental emanaldia. DBHko lehen zikloko ikasleek parte hartuko dute. Bitxigintza tailerra, egiten diren bitxika azoka egunean salduko dira, irabaziak Malira bideratuko direlarik. Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. mailako ikasleek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak