Unai Zaballan dago

Erabiltzailearen aurpegia Enrike Letona 2022ko ira. 30a, 00:00

Unai Zaballara ekarri behar zutela jakin genuenean, beste berri bat etorri zitzaigun Frantziako Estatutik: Jon Kepa Paroti eta Jakes Esnali baldintzapeko askatasuna eman die Parisko Dei Auzitegiak.

Berri ederra, inolako zalantzarik gabe. Badut susmoa Iparraldean egindako mobilizazioek eta, batez ere, udakoek zerikusi handia izan dutela erabaki honetan. Bestalde, epaileen ebazpenean bake prozesua eta halako terminologia erabili dute, eta hori ere oso adierazgarria da.

Unai dagoeneko Zaballan dago; harentzat ez da askorik aldatuko bizimodua, lau pareta Euskal Herrian edo Leonen lau pareta dira, baina senideentzat eta lagunentzat askoz errazagoa izango da bidaia. Poztu egiten gara, jakina, azken garaian gauza txikiek ere poztu egiten gaituztelako.

Egia da gero eta preso gehiago daudela Euskal Herrian, baina ahaztu egiten zaiguna da horietako preso gehienek kalean egon beharko luketela, gaur egun indarrean dagoen legea aplikatuta bakarrik era objektiboan.

Bestalde, ez genuke ahaztu behar legeak dioena, hitzez hitz hartuko bagenu ere, oso garbia dela. Legeak ez du hartzen zigorra mendeku bezala, birgizarteratze prozesu bezala baizik. Ziurtatu behar dena da espetxeratuak kalera aterako direnean legea ez dutela urratuko berriz. 

ETAk borroka armatua aspaldi utzi zuen albo batean, ETA desagertu egin da, baina ez, ordea, ETAkoak izandako presoak. Hauek ez dira desagertu Espainiako Gobernuak eta Auzitegi Nazionalak ez dutelako nahi legea aplikatu. Hemen ehunka preso atera dira espetxetik eta ez da ezer gertatu. Zergatik ez dituzte ateratzen guztiak eta amaitu prozesu hau? Baztertu ezazue, behin betiko, mendekua eta birgizarteratzearen alde egin.

32 urte daramatza Unaik espetxean, mendekuaren alde egin dutelako eta zigorra gehitzeko trikimailuak erabili dituztelako. Bazter ezazue jokabide hori eta, Frantziako Estatuan bezala, egin itzazue urratsak, legea betetzeaz gain bake prozesua bultzatzeko.

Gure aldetik, Unai eta beste preso guztiak kalean ikusi arte ez dugu amorerik emango. Izan zaitez zu ere bidea presoak kaleratzeko.

----------

Enrike Letona

Arrasateko Sare

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak