"Izen horiek"

Amaiur izena zatarra eta desaproposa da gauza berriari esateko.

Kitto, esan dut. Ez dela erraza zerbait berriari izena ematea, ume jaioberrien kasuan buruhaustetxoak ere izaten direla, egia da. Moda kontuak ere badirela, Debagoiena osoan ez baititugu topatuko bost emakume 40 urtetik beherakoak Elena izenarekin. Eta Debarroan Elena deituriko azkenetariko neskatilak koskortzen hasi ziren garaian, alderdiak hizkiz izendatzen zirela. Irakasten ziguten alderdien izenak siglez osatutako akronimoak zirela.

Guretzako letra zopak besterik ez ziren, siglei esanahi berria ematera jolasten ginen: Para Nosotros Vacaciones. Belaunaldi berrientzako jolasa bestelakoa izan zitekeen: lotu izena garaiari. María Pilar, Elena, Aintzane, Leire, Naroa. Euzko Alderdi Jeltzalea, EIA, Herri Batasuna, Aralar, Amaiur. Guretzako zer den Amaiur: gaztelu baltza, gudari suminak, bildurbako menditarrak, etsaiak, txakur txarrak jan behar daben zalduna, geziak.

Ez da moda kontua, da, gudariak, maite den aberri horrengatiko borrokak, armak, isuritako odolak, Fadrique izenaren garaian ainguratu eta hobe zuketela bertan geratu izan balira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak