Erronka berriak

Urte aldakorren atarian gaudela argi dago: klima aldaketa, krisi anizkoitza, pandemiak utzitako arazo berriak…

Urteetan zehar gure inguruan zegoen, baina bat-batean eztanda egin duen adimen artifiziala agertu zaigu eszenatokian. Espero ez genuenean hezkuntza ezagutzen genuen bezala, guztiz aldatuko duen paradigma berria agertu zaigu. Eszenatoki berriak datoz, aukera berriekin, baina baita arriskuz josita ere.

Geroz eta konektatuago bizi gara; bai, behintzat, ordenagailu, mugikor eta gailu elektronikoetara. Geroz eta gehiago sinisten dugu gailu horiek guztiek, eta orain adimen artifizialak zer esanik ez, hezkuntzak dituen gabeziak konponduko dituztela. Alderantziz, ez al gara izaki deskonektatuagoak sortzen ari?

Gure urteetako ibilbideak erakutsi digu pertsonak hezteko prozesuan esperimentazioa eta gure zentzumen guztiak martxan jartzea ezinbestekoak direla pertsona osasuntsu, autonomo, irizpidedun eta kritikoak hezteko. Esperimentazio hori guztia ezin du gailu elektroniko batek eskaini; momentuz, behintzat, ez. Ikusiz eta entzunez ikasten baitugu, baina baita ukituz, dastatuz eta usainduz ere. Hori horrela, datozen urteetan etorriko diren aldaketa sakonen aurrean eta pertsona ahalik eta erresilienteenak heztea helburu izanik, ezinbestean, orain arte oso baliagarria ikusi dugunari eustea besterik ez zaigu geratzen, datorren berria-k ez baitu zertan hobea izan beti.

Euskal Eskola Publikoan jakintza errealitate birtualaz haratago beste esparru askotan dagoela badakigu. Eta nola egin? Bada, ez da asmatu beharrik. Gure eskoletan egunero jakintza esperientziak bultzatzen dira: ikusi, entzun, usaindu eta dastatuko ditugun ikaskuntza prozesuak, elkarrekiko harremanak, jolasak, ortuak eta natura… Eta horrela da baita Eskoriatzako Ibarraundi museoan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak