Ramon Menendez Pidal eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea

Historian zehar, kontaezinak dira euskara goraipatu duten jakintsuak.

Horien artean, Ramon Menendez Pidal (1869-1968) filologo ospetsua dago.

Hona hemen berak esandakoa: "Ez dago dokumentu historiko agurgarriagorik dokumentu bizi hau baino, lurralde honetan. Garai kalkulaezin batetik gordetako hizkuntza da; agian,eguraldia eta garai ekologiko hau baino zaharragoa. Bere mende askotako sedimentazioetan arrasto preziatuak eskaintzen dizkigu gure historiaren arazo ilunenak argitzeko. Zortea duzue zuen Herria antzinatasun hispaniarren erlikia agurgarriaren gordetzailea izateko. Beste batzuek balio artistiko handiagoa izango dute, gehiago miretsiko dira eta mundu osoan nahiago izango dira. Baina, ez dago inon, honek beste garrantzia duenik. Bere azterketa sakonik egin gabe ezin izango dira inoiz guztiz argitu Penintsulako zibilizazioaren oinarriak eta lehen bideak, eta ezin izango dira funtsean ulertu".

Uste dut, hitz hauek merezi dutela,gure aldetik gutxienez, nolabaiteko hausnarketa bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak