Sorterria eztabaidan

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2026ko maiatzaren 18a

Beste gai askoren artean, aspaldian, sarritan agertu da hedabideetan delitugileen sorterria ezkutatzearen edo azaltzearen eztabaida.

Alderdi politikoen artean batzuk ezkutatzearen aldekoak dira eta beste batzuk, argitara ematearen aldekoak. Batzuek zein besteek, iritzi biek defenditzen duten helburua bera da: arrazakeria saihestea. Ezkutatu egin behar dela diotenek uste dute arrazakeria gehituko lukeela nongo herritarrak diren jakiteak. Argitara eman behar dela defendatzen dutenek, berriz, alderantziz, uste dute jakiteak arrazakeria gutxitzen lagunduko lukeela; horrela ikusiko dutelako delitugileen artean bertakoak ere badirela, eta, ezkutatzean, batek baino gehiagok pentsa dezakeelako denak edo gehienak kanpotarrak direla. 

Eztabaida honi lotuta, ezkutatzearen aldeko batzuek ez daukate arazorik kontraesanetan erortzeko, eta pertsona ezagunei dagozkien gai delikatuak lau haizeetara ematen dituzte, egiten duten kaltea kontuan hartu gabe. Gaiaren arabera, beraien partzialtasuna nabaria da kasu askotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak