Ohitura aldakeak

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2025eko azaroaren 16a

Herri tradizioak aldatzeak zailtasun handiak izaten ditu.

Batzuek, gainera, aldaezinezkoak dirudite. Honelako bat izan zen zigarroa erretzeko tokiei buruzkoa. Gazte ez garenontzat pentsaezina zen egunen baten ez zela posible izango tabakoa erretzea tabernetan eta beste toki itxi batzuetan. Elizetan izan ezik, toki guztietan erretzen zen: etxeetan, ikasgeletan, autoetan, autobusetan eta, nola ez, tabernetan eta jatetxeetan. Urte batzuk dituzten autoen hautsontziak lekuko.

Gero eta zentzugabekeriagotzat dugu ohitura hau. Gaur egun badaukagu beste herri ohitura bat, oraingoz aldaezinezko dirudiena, eta festetan sortzen den zarata da. Ezin da zalantzan jarri musika dela festetako elementu nagusienetako bat. Baina beste kontu bat da bere erabilera. Eta iritziak iritzi, denok onartuko dugu bere bolumena neurri gabe erabiltzen dela, kasu gehienetan. Ezin da onartu, batez ere gauez, inguruan bizi direnek lo egin ezinik sufritzen egotea. Asko, ahal dutenak, beste nonbaitera joaten dira festa egunek irauten duten bitartean. Zarata gehiegikerien aldaketa lehenbailehen izatea denok eskertuko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak