Hau da, erlijio gabeko gizartea sortzea dela egokiena. Logika horrekin jarraituz gero, bi milurteko dituen gure zibilizazioa eta berak sortu duen mota eta arlo guztietako obra zoragarria ukatzea ekarriko luke. Saiaketa hori, gure artean berri samarra bada ere, aspaldi jarri zuten abian erregimen komunistek, besteak beste, euren lurraldeetan, eta erabaki horri diktadura zorrotza gehituz ez zuten lortu euren helburua. Herrialde horiek bisitatu zituztenentzat nabarmena zen bertako gizartearen asegabetasuna.
Migel Unamuno dogmatismo ororen aurkakoa zen, baina dogmatismo negatiboen aurkakoa, batez ere. Haren ustez, kristautasuna espiritu unibertsalaren balio bat da, gizakiaren indibidualtasunaren barne intimoenean sustraiak dituena. Pentsalari handiak gizarte materialista, espiritualtasunik gabekoa, baino gehiago, sinestun edo sinetsi nahian saiatzen dena defendatzen du.